Aita
Umetan gorroto nuen etxera etortzen zen gizon hura:
bizarra egin gabe, Old Spice usainaz.
Harrian husten zuen fardela,
bidean uzten odol eta kresal tantak,
eta nire aurrean arrainak
begiak zabal, bata bestearen gainean hilda.
Dutxa hartu eta amarekin oheratzen zen.
Kiratsik gabe ere gorroto nuen
umetan etxera etortzen zen gizon hura.… Leer más